txerri hankak bizkaitar erara
ambuezo
Eskaintzen dizugun jaki honek (Karrantzan “patos de chon”) historia dauka, gure sinesmen eta txerriboden aspaldiko ohituretan errotuta dagoen tradizioa. Hilketa eta gero, hankak gatzan gordeta edota onduak, Lombera de Carranza-n egiten dugun modura, mantentzen ziren. Eta Inauterietan, Garizumaren
aurretik, haragia jaten ez genuen aldia, gezatzen eta egosi egiten ziren, aurreko udan baturiko piper gorriekin. Beraz, errezeta honek, sabelkeriari eta zentzumenei agurra suposatzen zuen, Udaberria helduko zenera arte.
Guk, aldiz, urte osoan zehar eskeintzen dizuegu, dastatuko dituzuenean atsegin jentil horren “ambuezo” bat, eskubeteka bat, sentituko duzuelakoan.
Euskal sukaldartitzaren usadiozko errezeta ezti hau HANKA ONDUEKIN prestatzen dugu, haginka eta gustuan sentsazioa bakanak ematen diguna, neguko egunetan gure baserrietako sukaldeen berotasunera eramaten gaituzten sentsazioak.