solomo ondua

picabadallo Lehen bezala, erdi aske, baso eta zelaietan bazkatzen eta musturtzen hazitutako txerrien solomoaz, eta geuk, betiko legez, prestatzen dugun piper gorriaz, eskaini diezazukegu txerriaren gairik fin, dotore eta orekatuena.
Gai nahasezin eta bikaina badago, hori da solomoa. Hau bazekiten gure nagusiek, errespetuzko egitearekin. Solomoak “picabadallo”, bizkarrezurretik banatzen ziren, leunki gazitzen ziren hiru egunetan eta berakatz eta piper gorriarekin apailatzen ziren, geroago ondutze leun eta motel batera igaroz, sukaldearen suaren maitasunez. Bikainari esleitutako ardurak eta laztanak jaso izan ditu solomoak betidanik. Ondutze motela eta gero xerrak egiten ziren, oraindik bigun zegoela, eta udako lan gogorrerako, belarretarako, olibolioan gordetzen zen. Sartaginari “ aurkezten” soilik, buelta eta buelta, amatxoak gure baserritarren eguneroko esfortsuak saritzen zituzten. Beste modu batera, guztiz ondutzen uzten zen, idortu gabe, eta gordinik jaten zen, aparteko ogitartekoetan, edo geure baserrien bazkari oparo eta gozoei hasiera emanez.

(English) (Castellano) (Euskera) Usadiozko edakeradun lau belaunaldi Lombera de Carranza ® © Lombera de Carranza Ambasaguas,97 Karrantza Harana. 48891 Bizkaia.
t: 94 61070 79 info@lomberacarranza.com
Web Mapa Erabilera Baldintzak Arraitasun Politika