RANEROKO HAITZA
Kareharri mendigune hau, barne-altxorrez betea, hala nola, Pozalaguako eta Santa Isabel haitzuloak, euriaren ekintzagatik ingurune karstiko izugarrienetakoa bilakatu da.
Pozalaguako haitzuloan Munduko estalaktita eszentrikoen baterakuntza handiena miretsi dezakegu. Alboan “Torca del Carlista” dago, Europako leizerik handiena eta Munduan bigarrena izanik. Ranero auzoan Santa Isabel haitzuloa irekitzen da, saguzaharren bizileku eta oso aztarnategi garrantzitsua.